Txorierriko eskolen arteko bertso topaketa

Aikor aldizkaria 2007ko eka. 11a, 12:06

Testua eta argazkiak: Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Ikasturte osoan bertsogintza lantzen da Larrabetzu, Lezama, Zamudio, Derio eta Sondikako herri ikastetxeetan. Ikasturteari elkarrekin amaiera emateko, eskola guztietako ikasleak batu ziren ekainaren bostean Sondikako Kultur Etxean. Bertan Aitor Rubio abeslariarekin ikasturtean ikasitako abestiak abesteaz gain, gela bakoitzak bere bertsoak eskaini zizkien gainontzekoei. Bat-bateko saio batez gozatzeko aukera ere izan zuten Arkaitz Estiballes eta Etxahun Lekueren eskutik. Topaketa oroigarri banaketarekin amaitu zen giro ederrean. Datorren ikasturtean ere entzungo dira bertsoak Txorierriko eskoletan.