Joan den domekan Txorierriko Pilota Eskolen Arteko Txapelketaren finalak izan ziren Zamudioko frontoian. Bertan sei partida jokatu ziren –txikiak, umetxoak, umeak, gaztetxoak, kadeteak eta gazteak- eta partehartzaile guztiek maila ezin hobea erakutsi zuten. Emozioa nagusi zen pilotari eta frontoira hurbildu ziren lagunen artean; gazteen partidan, batez ere. Hori lehia handiko partida izan zen eta ordu eta erdi iraun zuen. Eta harmailak gainezka. Ladero eta Marcos lehian aritu ziren López eta Olabarrietaren kontra. Azken horiek apur bat gazteagoak ziren eta hasiera batean 11-20 irabaziz joan arren, indarra eta urteak nagusitu ziren azkenean eta Laderok eta Marcosek 22-21 garaitu zuten.
Orotara 6 urtetik 18 urtera bitarteko 97 pilotarik parte hartu dute txapelketan eta aurten Leioa, Gernika eta Mungiako lagunak ere izan dira lehenengo aldiz. Partehartzaileei domina bana eman zitzaien.
Emaitzak hurrengoak dira mailaka:
Txikiak
Lander Quintana (Derio) 18 – Iker Sagasti (Larrabetzu) 8
Umetxoak
Iker GarcÃa (Derio) 18 – Eleder Ojinaga (Derio) 7
Umeak
Nagore Asla eta Jon Ordeñana (Derio) 15 – Eleder Basterretxea eta Iker Bilbao (Larrabetzu) 18
Gaztetxoak
Ander Castresana eta Joseba Fernández (Sondika) 12 – Ander Uriarte eta Beñat Zallo (Derio) 18
Kadeteak
Eder Ãlvarez eta Aitor Calvo (Leioa) 18 – Anton Basterretxea eta Joseba Legarreta (Getxo) 11
Gazteak
Asier Ladero (Derio) eta Alberto Marcos (Zamudio) 22 – Adrián López (Larrabetzu) eta Aimar Olabarrieta (Zamudio) 21
Argazki guztiak Pilota Finalak Zamudion argazki albumean dituzue.