Lur Gaineko Sokatira Txapelketak, Mutrikun eta Barrikan

Aikor aldizkaria 2007ko uzt. 12a, 09:18

Asteburu honetan Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketak egingo dira. Zapatuan 600 kilo modalitatearen azken jardunaldia izango da Mutrikuko Mijoa poligonoan, arratsaldeko 5etatik aurrera. Modalitate horretako aurreko proba bi Lesakan eta San Kristobalen egin ziren eta Goiherri A taldeak 11,5 puntu lortu zituen. Horren atzetik hurrengo taldeak daude: Gaztedi A (10,5), Areso (8), Mutriku (6), Goiherri B (4) eta Gaztedi B (2). Beste alde batetik, domekan 560 kilo modalitatearen lehenengo jardunaldia egingo dute Barrikan. Bertan Goiherri A, Goiherri B, Gaztedi A eta Gaztedi B taldeek parte hartuko dute. Txapelketa eguerdiko 12etan hasiko da taberna-gune ondoan.