Derio-Zamudio Lasterketa

Aikor aldizkaria 2007ko uzt. 19a, 13:20
Irailaren 16an, domekaz, XV. Derio-Zamudio lasterketa egingo dute. Lasterketa goizeko 11etan aterako da Derioko kiroldegitik eta eguerdiko 1:30ak aldera amaituko da Gazituaga futbol zelaian. Partehartzaileek ibilbide bi izango dituzte aukeran: A lasterketa (4000 m) eta B lasterketa (8000 m). Izen-ematea lasterketa hasi baino ordu erdi lehenago arte egin daiteke. Partehartzaile guztiek sari bana jasoko dute helmugan. Horrezaz gainera, mikrobus bat edukiko dute arropa eramateko eta Deriora bueltatzeko. Zamudioko kiroldegiko dutxak erabiltzeko aukera ere izango dute. Lasterketa Zamudio eta Derioko Udalek antolatzen dute eta egun horretan batzen den diru guztia Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeari emango diote.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).