Mankomunitateak helduei zuzendutako euskarazko antzezlan bat ekarriko du urtean behin Txorierrira. Ideia udaletako kultur suspertzaileek izan dute eta Mankomunitateak bere gain hartu du.
Ekimen horrek euskara eta antzerkia uztartzeaz gainera, txorierritarrek Euskal Herrian sortzen diren euskal antzezlan ezagunenez gozatzea du helburu.
Oraingo honetan Artea antzezlana ikusteko aukera egongo da. Hori irailaren 22an, 20:00etan, izango da Sondikako Kultur Etxean. Ramón Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza dira tragikomedia honen aktoreak.
Sarrerek 5 euro balio dute eta irailaren 3tik 17ra arte egongo dira salgai Larrabetzu, Lezama eta Sondikako udal liburutegietan, Txorierriko Mankomunitatean eta Zamudio eta Loiuko udaletxeetan. Era berean, sarrerak BBKren orotarako kutxazainetan edo www.bbk.es webgunean lor daitezke.