Txorierri taldea, Harrizulatzaileen Ligaren azken proban

Aikor aldizkaria 2007ko irailaren 7a

Domekan Harrizulatzaileen Euskal Herriko IX. Ligaren azken proba egingo dute Hondarribian. Saioa arratsaldeko 7etan izango da San Pedro kalean eta bertan 10 taldek parte hartuko dute; Txorierri taldea, haien artean. Txorierri taldeak bigarren postua du Ligaren rankinean, izan ere, orain arte egin diren probetan 61 puntu (1182,00 cm) lortu ditu. Lehenengo postuan Jaizubia taldea dago: 79 puntu (1330, 40 cm).