Txorierri taldea, txapeldunordea Harrizulatzaileen Ligan

Aikor aldizkaria 2007ko ira. 12a, 12:18

Ekaina eta irailaren bitartean Euskal Herriko Harrizulatzaileen IX. Ligan izan da. Probak gure lurraldeko hainbat herritan egin dira –Urtuellan, Gallartan, Muskizen eta Santurtzin, esate baterako- eta azken proba Hondarribian egin zuten joan den domekan. Ligan 10 taldek parte hartu dute eta Txorierri taldea ere izan da partehartzaileen artean. Txorierrikoek bigarren postua lortu dute Ligan (68 puntu – 1307,80 cm); txapelduna Jaizubia izan da (88 puntu – 1489,10 cm).