Urriaren 21ean, domekaz, Eskulangintza eta Gastronomia Azoka egingo dute. Azokaren XV. edizioa beteko da aurten eta bertan eskulangintzako 30 ekoizlek eta gastronomiako 50 ekoizlek parte hartuko dute. Beste alde batetik, txakolin eta oilasko lumagorri dastatzea egingo dute eguerdiko 12etan.