Goiherri Sokatira taldeak bere 30. urteurrena ospatu eban abuztuaren 5ean. Hori dala-eta, egitarau oparoa prestatu eben. Txalaparta joleek eta aurreskuaren doinuak hasiera emon eutseen ekitaldei goizean. Ondoren 600 kg-ko saioa hasi zan, eta finalean Laukizko Gaztedi taldeak eroan eban txapela etxera, finalean Goiherri mendean hartuz. Eguerdian nesken omenaldiaren ordua etorri zan, eta eurek erakustaldi polita eskaini eben.
Jarraian, Suitzatik etorritako Mosnang eta Eberseck taldeek 640kg-ko mailean lortutako garaipena ikusteko aukerea egon zan. Saioa bukatu bezain pronto, gaur egungo eta lehengo Goiherriko tiratzaileen artean antolatu zan lehia txikia. Azkenik, arrastian 560 kg-ko saioa egin zan, eta horretan bai, Goiherri taldeak txapelduna izatea lortu eban. Ganera, bigarren taldea 4. postuan amaitu zan. Geroztik, sari banaketa eta gabean afaria egon zan.
Antolatzaileek gorriak ikusi ebezan egitarua aurrera eroateko, baina pozik agertu ziran. Izan be, sortutako giroa ederra izan zan eta txapela eta guzti eroan eben etxera. Zorionak guztioi!