Zaldi txapelketa Lezaman

Aikor aldizkaria 2007ko ira. 24a, 15:55

Aretxalde taldeak zaldi-heziera lehiaketa antolatu zuen irailaren 23an Lezaman. Guztira, hainbat lekutatik etorritako 30 zaldizkok hartu zuten parte: Bediakoak, Trapagaranekoak, Gasteizekoak, Txorierrikoak... Lehiaketa bost mailatan banatu zen: zaldikumeak, kimuak, haurrak, gazteak eta young riders (hau da, zaldizko gazteak). Egiten zuten lehenengo aldia izan bazen ere, antolatzaileak ematzarekin oso pozik gelditu ziren. Beraz, urterik bitan egiteko asmoa dute eta datorren ekainean edo berriro zaldien erakusketa ikusteko aukera izango dugu.