Etxeko konpostatzeari buruzko kanpaina

Aikor aldizkaria 2007ko urr. 2a, 12:00
Txorierriko Mankomunitateak etxeko konpostatzearen gaineko kanpaina jarri du abian. Kanpaina lorategia edo ortua duten txorierritarrei zuzenduta dago eta bertan parte hartzen dutenei konpostatze teknikari buruzko ikastaro teoriko-praktikoa, etxeko konpostatzeari buruzko gida eta konposta egiteko gailua eta behar diren osagarriak emango zaizkie doan. Mankomunitateak gutun bat aginduko du Txorierriko etxeetara eta gutun horretan konpostatzea zer den eta zeintzuk diren horren onurak azalduko dira. Gutunarekin batera fitxa bat ere bidaliko da kanpainan interesa dutenek bete dezaten. Fitxak udaletxeetan edo Mankomunitatean entrega daitezke urriaren 19ra arte. Konposta jakien hondakinak edo lorategiko kimatzeak bezalako materia organikoaren deskonposizio naturala da. Materia horiek ongarri bihurtzen dira eta, horrela, bildu eta tratatu behar diren gainen bolumena murriztu egiten da. Teknika horren onuren artean hauek aipa ditzakegu: teknika ekologikoa eta merkea da, konposta ongarri naturala da eta landatutako produktuak osasungarriagoak izatea dakar. Ureztatzeko ura aurreztu ere egiten du.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).