Baldintzarik gabeko atxiloaldia ezarri diete Petralandari eta Regeirori

Aikor aldizkaria 2007ko urr. 8a, 11:05

Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak baldintzarik gabeko atxiloaldia ezarri die Aner Petralanda zamudioztarrari, Joana Rigeiro larrabetzuarrari eta harekin batera atxilotu zituzten Batasuneko beste hamabost kideei. Espainiako poliziak ezker abertzaleko 23 kide atxilotu zituen joan den ostegunean Seguran; atxilotuon artean Joseba Permach, Rufi Etxeberria eta Juan Joxe Petrikorena izan ziren. Atxilotuak Garzonen aurrera eraman zituzten atzo, baina hiruk ez beste guztiek uko egin zioten hiz egiteari. Hirurok Segurako biztanleak ziren eta gertakarien lekuan zer egiten ari ziren azaldu zioten epaileari. Ezker abertzaleko beste hogei buruzagiek uko egin zioten hitz egiteari. Atxilotutako hogeita hori lagunetatik Garzon epaileak bi utzi ditu aske, eta beste lauri bermea ordaindu beharra ezarri die espetxera joan beharrik izateko. Beste hamazazpi atxilotuei baldintzarik gabeko atxiloaldia ezarri die eta Soto del Real espetxera eraman dituzte. Garzonek erakunde terrorista baten kide izatea leporatu die. Beste alde batetik, mobilizazioa egingo da gaur Zamudion, arrastiko 8etan, atxiloketak salatzeko. Garzonen Autoa [PDF]

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).