Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maiatzetik urrira bitartean I. Burdinazko Harrizulatzailea Txapelketa egiten dabiltza, Meatzaldeko Harrizulatzaileak taldeak antolatuta. Txorierri taldea rankingaren lehengo postuan dago eta marka hau lortu du: 39, 25 cm. Taldekide bakoitzak egindako marka kontuan hartzen badugu, Iñigo Aurrekoetxea 7. postua eskuratu du (51,80 cm); Aitor de la Concepcionek, 8. postua (50 cm); Gorka de la Concepcionek, 20. postua (39,40 cm); Arkaitz Dobaranek, 25. postua (37, 40 cm) eta Jose Miguel Martinezek, 37. postua (31,00 cm).
Burdinazko Harrizulatzailea Txapelketaren azken proba Gallartan (Museo ondoan) izango da domekan eguerdiko 1etan.