Petralanda espetxez aldatu dute

Aikor aldizkaria 2007ko urr. 16a, 09:24

Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak baldintzarik gabeko atxiloaldia ezarri zien Espainiako poliziak urriaren 8an Seguran atxilotutako Batasuneko 17 buruzagiei. Atxilotuen artean Larrabetzuko Joana Regeiro eta Zamudioko Aner Petralanda izan ziren. Hasieran atxilotu guztiak Soto del Real kartzelan sartu zituzten, baina joan den astean 17 kideetatik 10 espetxez aldatu dituzte. Horrela, bost buruzagi Alcala Mecora eraman dituzte eta beste bostak, Valdemorora. Petralanda Alcala Meco kartzelara eraman dute. Regeirok Soto del Real espetxean jarraitzen du.