Zamudioko Azoka, bertoko produktu eta kalitatearen

Aikor aldizkaria 2007ko aza. 5a, 11:08
Zamudioko Nekazaritza eta Abeltzaintzako Azokak aurreikuspenak gainditzen ditu urterik urte, izan be, atzo milaka eta milaka lagun hurbildu ziran bertara, azokaren XXIII. edizioan parte hartzera. Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako 90 bat ekoizlek euren produktuak ikusgai jarri ebezan Zamudion: barazkiak, gazta, pastelak, txakolina, loreak… Horrezaz ganera, txakolina eta talo txorizoagaz dastatzeko aukerea be izan zan. Giro ona, zalantza barik. Beste alde batetik, azokaren barruan Euskadiko Limusin Abelgorrien XV. Txapelketa egin zan atzo eta zapatuan. Txapelketan Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako 18 ganadutegik parte hartu eben; 100 buru baino gehiago, orotara. Saridunak hauek izan ziran: Juan Carlos Santiesteban (Sopuerta): ganadutegirik onena; behi txapelduna eta bigantxa txapelduna. Fernando Heras (Zalla): zezenik onena. Iñaki Zunzunegi (Zumarraga): zekor txapelduna. Era berean, buru batzuk enkantean jarri ziran eta Zamudioko ganaduzainen erakusketa be egin zan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).