863 langabetu, Txorierrin

Aikor aldizkaria 2011ko mar. 3a, 10:11

Estatuko enplegu zerbitzuak jakinarazi bezala, langabezia-tasa %1,97 igo da otsailean, Bizkaian, eta orotara 8.313 langabetu daude gure lurraldean. Otsaileko datuak ez dira udalerrika ezagutzera eman, albiste hau idatzi orduko. Hala ere, erakunde horrek argitaratutako urtarrileko datuei erreparatzen badiegu, Txorierrin 863 langabetu zeuden hilabete horretan. Enplegu zerbitzuen datuen arabera, Loiun 64 langabetu zeuden urtarrilean; horietako 32 gizonezkoak ziren, eta beste 32, emakumezkoak. Sondikan 175 langabetu zeuden: 79 gizonezko eta 96 emakumezko; Derion, 259 langabetu: 118 gizonezko eta 141 emakumezko; Zamudion, 169 langabetu: 89 gizonezko eta 80 emakumezko; Lezaman, 126 langabetu: 69 gizonezko eta 57 emakumezko; eta Larrabetzun, 70 langabetu: 36 gizonezko eta 34 emakumezko. Langabezia-tasa handiagoa da emakumeen artean (440) gizonen artean baino (423). Era berean, langabeziak eragin handiagoa du 25 urtetik 44 urtera bitarteko lagunen artean, eta zerbitzu sektorean.