<i>Katamalo</i> lanaren abesti bat, sarean entzungai... eta lan osoa, Zamudion ikusgai

Aikor aldizkaria 2007ko aza. 13a, 10:00

Larrabetzuko Bihotz Bakartien Klubak (BBK) Katamalo musika-ikuskizuna aurkeztu zuen urte hasieran. Emanaldiak herri askotan eman dituzte, eta ikuskizuna CD batean batu dute. Diskoa laster aurkeztuko dute eta hori zazpi kantuk osatzen dute. Horietako bat, Iruntzi dana, hain zuzen ere, http://www.myspace.com/katamalo helbidean entzun daiteke. Beste alde batetik, BBK-k Katamalo lana eskainiko du hilaren 20an, martitzenaz, Zamudion. Emanaldia arratsaldeko 8etan izango da Zamudiotorren eta ekitaldia Lagatzu bertako euskara elkarteak antolatu du.