Gizon bat hil da Zamudion, trenak harrapatuta

Aikor aldizkaria 2011ko mar. 16a, 15:39

Lezamarako trenak pertsona bat harrapatu du gaur arratsaldeko 3ak aldera, Zamudion, eta ondorioz gizona hil egin da. Lekukoen arabera, hiruretako trenak Zamudiotik atera eta Lezamarako bidea hartu duenean, gizona Bidebi tabernaren parean egin du salto trenbidera eta orduan trenak harrapatu du. Istripua gertatu bezain pronto, Ertzaintza, Zamudioko Udaltzaingoa eta anbulantzia batzuk agertu dira. Ertzaintzak ez du biktimaren datu ofizialik, baina dirudienez, gizona ez zen Txorierrikoa.