Behar Bidasoa Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) Gabonetako postalak salgai jarri ditu Txorierriko hainbat lekutan: Derioko Arinka liburudendan, Loiuko Estankoan, Zamudioko Zamudio Liburudendan eta Lezamako Gotzonen dendan, hain zuzen ere. Era beran, GKera deituta ere lor daitezke: 944555058 / beharbidasoa@izar.net.
Postaletan GKErekin lan egiten duten hainbat boluntarioen lanak inprimatu dira; boluntario horien artean, Arte Ederretako ikasleak eta argazkilariak daude, besteak beste. Postal bakoitzak 0,75 € balio du; hala ere, enpresetarako merkeagoak dira: 0,65 €. Horrezaz gainera, enpresek postaletan eurek nahi duten marrazkia edo argazkia jartzeko aukera dute.
Postalen salmen bidez biltzen den dirua Kolonbiako Pereira herrira bidaliko du GKEk, bertan dituzten proiektuak finantzatzeko.