Jokalarien bila dabiltza Iraultza areto-futbol taldeko neskak

Aikor aldizkaria 2007ko aza. 19a, 15:48

Zamudioko areto-futbol taldeko neskak leku batetik bestera ibili dira azken urteotan. Zamudio Klubean hasi ziren, baina ez zuten entrenamenduak egiteko zelairik eta Derioko Pozgarri taldean sartu ziren duela urte bi. Aurtengo denboraldian Zamudioko Iraultza areto-futbol taldeak eurekin entrenatzeko gonbidapena luzatu die, “eta gehienak zamudioztarrak garenez, baietz esan dugu”. Iraultzako nesken areto-futbol taldekoek Txorierriko neska guztiak animatu nahi dituzte taldean sartzera. “Areto-futbolean aritu nahi dutenak gurekin harremanetan jar daitezke Iraultzaren bidez edo Naia Madariagaren bitartez”.