Txorierriko enpresak Google Earth-en bidez topa daitezke

Aikor aldizkaria 2007ko abenduaren 12a

Behargintza Txorierrik hainbat erreminta jarri ditu eskura www.txorierri.es webgunean. Horiek Txorierriko enpresen topatzea errazagoa izatea dute helburu. Erreminten artean, enpresen bilatzailea, industriguneetako planoa eta enpresak Google Earth-en ikusten ahalbidetzen duen artxibo bat daude. Google Earth programak planetako 3D irudiak ikusteko aukera ematen digu eta horretarako, sateliteko irudiak, mapak eta Googleren bilatzailea uztartzen ditu. Horrezaz gainera, enpresa bakoitzaren fitxategian horren koordenadak azaldu dituzte, GPS dispositiboetan sartu ahal izateko. Erreminta horien bitartez, poligono eta enpresen kokaleku zehatza jakingo dugu.