Bideoklipa estreinatu du Joseba Gotzonek

Aikor aldizkaria 2008ko ots. 7a, 11:07

Joseba Gotzon Loiuko kantautoreak Si has llegado a destiempo bideoklipa grabatu zuen abenduan Marbellan, eta dagoeneko ikusgai jarri dute www.padilitis.com webgunean. Bideokliparen gidoia Gotzonek berak garatu du, eta bertan Iciar Montes padel jokalariak eta Eva Sedeño abeslariak eta dantzariak hartu dute parte. Si has llegado a destiempo abestia Padelitis lana osatzen duten abestietariko bat da. Lan horretan padela eta kirol horren inguruan dauden hainbat arlo lantzen dira era dibertigarri batean. Beste alde batetik, Joseba Gotzonek aste honetan hasiko du Padelitis bira. Horrek datorren urtera arte iraungo du eta hainbat lekutatik pasatuko da: Bartzelona, Madril, Zaragoza, Cadiz... Era berean, azaroan Hegoamerika bisitatzeko asmoa du kantautoreak.