Txorierri Politeknika Ikastegiak Euskararen Eguna antolatu du otsailaren 15ean, barikuz. Txupinazoak goizeko 9etan emango dute eta goiz osoan zehar ekitaldi sorta zabala izango da bertan. Gainera, bertso bazkaria egingo dute Fikako sagardotegi batean. Arkaitz Estibales eta Mikel Goiriena bertsolariak bat-batean arituko dira bazkarian. Egitaraua hemen duzue:
Otsailaren 15ean, barikua
09:00: Txupinazo
Txokolatada
Futbito finala
Musika goizean zehar
10:00: Penalty hirukoitzak
11:00: Herri kirolak: lokotxak,txingak, sokatira, txapel jaurtiketa
11:15: Mus final-erdikoa eta finala
12:00: Jokoak
12:30: Pultsu lehiaketa
13:00: Rock kontzertua eta Muffassa King-en ekitaldia
13:45: Sariak banatzea eta sari berezi baten zozketa.
Ostean, bertso-bazkaria Fikako sagardotegi batean, Arkaitz Estibales eta Mikel Goiriena bertsolariekin.
Euskara