Lauroetako jai-batzordeak bertso-afaria antolatu zuen lehenengo aldiz joan den barikuan. Antolatzaileek erronka handia jarri zioten euren buruari: 70 bat lagun batzea. Eta helburua soberan bete dute, izan ere, ekitaldian 105 pertsonek hartu zuten parte. Bertso-afaria Aurregoiti jatetxean egin zen eta bertako jantokian 80 lagunentzako tokia dago. Beraz, konponbidea topatu behar izan zen gainontzekoak sartu ahal izateko. Eta konponbidea erraz topatu zuten: jatetxeko tabernan 25 pertsonarentzako lekua atontzea. Hori bai, afaldu bezain laster, 25 lagun horiek besteekin batu ziren jantokian, bertso-saioaz gozatzeko.
Xabi Paya eta Etxahun Lekue bertsolariak bat-batean aritu ziren Aurregoiti jatetxean, eta saioa gaueko 12etatik goizaldeko 2:15ak arte luzatu zen. Hori bertsolariak zein publikoa oso gustura izan ziren seinalea da, duda barik.
Lauroetako jai-batzordea pozaren pozaz dabil, eta datorren urtean ere bertso-afaria antolatzera animatu direla esan digute. “Baina oso zaila izango da aurtengoa hobetzeaâ€. Ziur ezetz, jantokian giro itzela sortu baitzen, eta antolatzaileek hauek bezalako laudorioak entzun baitzituzten: “Oso gustura etorri naiz, baino askoz gusturago noa…†edo “Luze joango zaigu, beste urtebete itxaroten…â€.