Abstentzioa %32,35ekoa izan da, duela lau urte baino 13 puntu handiagoa
Jose Luis Rodriguez Zapaterok hauteskunde orokorrak irabazi ditu Estatuan; eta PSE-PSOEk, hiru lurralde historikoetan. Txorierrin EAJ-PNV boto gehien lortu dituen alderdia izan da; hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko beste eskualde batzuetan gertatu den moduan, berton ere botoak galdu ditu: 954, hain zuzen ere. Horrela, 2004. urteko hauteskundeetan 6.340 boto eskuratu zituen; eta aurtengoetan, 5.384.
PSE-PSOE, berriz, igo da Txorierrin eta 753 boto gehiago lortu ditu. Duela lau urte 1.990 boto jaso zituen; eta aurten, 2.743.
Beste alde batetik, ezker abertzaleak abstentzioaren aldeko deia egin zuen. Gure eskualdean abstentzioa %32,35ekoa izan da, 13 puntu handiagoa duela 4 urteren aldean.
Herriz herri izandako emaitzak goiko tauletan dituzue.