Kanpomartxo ospatuko dute Martiartun

Aikor aldizkaria 2008ko apirilaren 4a

Berbots Erandion Euskaraz! taldeak Kanpomartxo jaia antolatu du domekarako. Ekimena eguerdiko 12etatik aurrera izango da Martiartun, Goierrin. Antolatzaileek prestatu duten egitaraua hemen duzue: 12:00: Herriko dantza taldeak. 13:00: Bertsolariak; Xabier Paia versus Aitor Mendiluze. 14:30: Herri bazkaria (nork berea eginda). 17:00: Betiko kantuak Kepa Arrizabalaga eta Roberto Etxebarriarekin, mahaiaren inguruan bazkalosteko goxoa egiteko. Bitartean umeentzako antzerkia (Zirika Zirkus) egongo da. 18:00: Erromeria Tapia eta Leturia taldearekin. Horrezaz gainera, hainbat ekitaldi izango dira egun osoan zehar: musika, umeentzako puzgarriak, arku jaurtiketa, jokoa eta taloa, besteak beste.