Gazte euskaldunak behar dira hainbat zerbitzu emateko

Aikor aldizkaria 2008ko api. 10a, 11:40
Erandio eta Leioako Udal eta Txorierriko Mankomunitateko euskara zerbitzuek ‘Berdinean euskaraz’ kanpaina jarri zuten martxan 2005. urtean. Harrezkero urtero bultzatu dute. Kanpainak umezaintzaile, kirol eta aisialdiko begirale, aurkezle eta klase partikularrak emateko jende euskalduna hartzea du helburu. Euskara zerbitzuek osatutako lan-poltsan 218 lagun zeuden 2006. urtean; hala ere, jende gehiago behar da, lehen aipatutako zerbitzuak eskatzen dituztenak asko baitira eta, ondorioz, eskaera guztiak ezin dira bete. Datozen hilabeteetan bultzada berria emango zaio kanpainari, eta Mankomunitatea gazte euskaldunak erakartzen ahaleginduko da. Izan ere, udan eskariak handitzea aurreikusi dute eta aukera aproposa izan daiteke, gazteek diru apur bat lortzeko. Lan-poltsan sartu nahi dutenek curriculuma eraman behar dute Mankomunitatera, eta bertan topatuko duten eskaera-orria bete. Eskaera-orria www.e-txorierri.com webgunean ere eskura daiteke, baina, bete ondoren, Mankomunitatean aurkeztu beharko da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).