Erandioko Martxak segurtasun handiagoa eskatuko du txirrindularientzat

Aikor aldizkaria 2008ko api. 16a, 12:54
Zapatuan Erandioko XVI. Martxa Zikloturista ‘La Segura’ izango da eta bertan 800 bat txirrindularik hartuko dute parte. Martxa Erandioko Txirrindulari Elkarteak antolatu du. Txirrindulariak goizeko 9etan aterako dira Udaletxeko Plazatik eta Txorierritik eta beste hainbat herritatik pasatu ostean, irteera-puntura ailegatuko dira eguerdiko 12:30etatik 3etara bitartean. Orotara, 112 kilometrotako ibilbidea egingo dute. Baina errebindikazioak egiteko gunea ere izango du martxaren aurtengo edizioak. Txirrindulariek segurtasun handiagoa eskatuko dute, ‘Bizirik errespeta gaitzazu’ lelopean. Erandioko Txirrindulari Elkarteak duela urte batzuk jarri zuen abian kanpaina hori. Beste neurri batzuen artean, Bizkaiko errepide guztietan 1,5 metroko zabalerako bidegorria jartzeko eskatzen dute. Izena ematea bihar arte egin daiteke. Informazio gehiago, www.respetanosvivos.es webgunean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).