Txorierriko 200 ume matrikulatu dira D ereduan

Aikor aldizkaria 2008ko api. 16a, 14:28
2008-2009 ikasturtean izena emateko epea joan den astean bukatu zen. Orotara, 206 ume matrikulatu dira Txorierriko herri ikastetxeetan: 60, Sondikan; 63, Derion; 36, Zamudion; 27, Lezaman; eta 21, Larrabetzun. 2007-2008 ikasturtean 252 umek eman zuten izena. Herri ikastetxeotan D eredua baino ez dago. Beste alde batetik, Mankomunitateak ‘1+1=bi’ kanpaina zabaldu zuen maiatzean. Kanpaina hori bi eta hiru urteko umeen gurasoei egon da zuzenduta, eta horiek seme-alabak D ereduan matrikulatzera animatzea izan du helburu. Haurrek eredu horretan ikasteak dakartzan onurak azaldu zaizkie foileto baten bidez, eta umeei puzzle bana agindu zaie. Herri ikastetxeetako bi urteko gelek 175 ume hartuko dituzte 2008-2009 ikasturtean: 43, Sondikan; 55, Derion; 34, Zamudion; 25, Lezaman; eta 18, Larrabetzun. Era berean, datorren ikasturtean lehenengo aldiz eskolara joango diren 20 umek eman dute izena hiru urteko gelan: 11, Sondikan; 5, Derion; 2, Zamudion; eta 2, Lezaman.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).