Lezama Bizirik elkarteak salaketa jarri du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Ingurumen eta Hirigintza Delituen Fiskaltzan. Salaketa horretan adierazi duten moduan, herrian dagoen tiro-zelaia ilegala da eta Udalaren eta Foru Aldundiaren aurkako urratsak abiarazteko eskatu dute, “erakunde bi horien baimenarekin baitago zabalik, herritarren osasunaren eta segurtasunaren kalterakoâ€.
Adierazpen baten bidez jakinarazitakoaren arabera, auzo elkarteak hainbat aldiz eskatu dio Udalari zelaiaren irekitze eta jarduera lizentziak emateko, eta zelaia ixteko. “Zelaia lursail publikoan dago, eta eremu hori onura publikoko menditzat jota dagoâ€.
Lezamako tiro zelaian 1986an zabaldu zuten eta, Lezama Bizirik elkartearen dioenaren arabera, ez dauka behar den lizentziarik. Gainera, jarduerak ingurua kutsatzen du; kutsadura horren barruan kutsadura akustikoa ere azpimarratu behar da. Adierazi duenez, zelaiaren barruan asteburuetan izaten da eta azken hilabeteotan gero eta tiratzaile gehiagok erabiltzen dituzte instalazioak, beste herri batzuetako zelaiak itxi egin baitira. Datu horiek guztiak kontuan hartuta, tiro-zelaia ixteko eskatu dute kautelazko neurri gisa.
Beste alde batetik, Alaitz Etxeandia Lezamako alkateak Aikor! aldizkariari esan dio Udalak oraindik ez duela errekerimendu ofizialik jaso. Salaketaren berri komunikabideen bidez izan dute eta Udaleko kabinete juridikoa gaia aztertzen dabil. Etxeandiaren arabera, hogei urtean inoiz ez da arazorik egon tiro-zelaia dela eta, eta orain horrek guztiak harritu egin du udalbatza.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).