Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maiatzaren 2tik 4ra bitartean Sokatira Nazioarteko Torneoa egingo dute Belgikan, eta bertan Goiherri taldeak hartuko du parte. Belgikara 12 tiratzaile joango dira, eta taldea kategoria bitan arituko da lehian: 600 kilokoan eta 640 kilokoan.
Sokatira denboraldia oraindik ez da berton hasi; Europako beste herri batzuetan, berriz, bai. Hala ere, Goiherriko mutilak ilusioz eta gogoz ibili dira entrenamenduak prestatzen. “Ahaleginduko garaâ€, esan digu ‘Txelis’ entrenadoreak.