Goiherriko mutilak, hirugarrenak Sokatira Nazioarteko Torneoan

Aikor aldizkaria 2008ko mai. 14a, 14:15

Hilaren hasieran Sokatira Nazioarteko Torneoa egin zuten Belgikan, eta Goiherri sokatira taldeak hirugarren postua lortu zuen 600 kiloko kategorian. Tiratzaileek 640 kiloko kategorian ere hartu zuten parte, baina kasu horretan ez ziren finalaurrekoetara ailegatu. Pozik azaldu da ‘Txelis’ entrenadorea lortutako emaitzarekin, izan ere, torneoan Europako talderik onenak aritu dira eta Goiherriko mutilek maila dutela erakutsi dute berriro ere. Gainera, ikurrina lehenengo aldiz jarri dute Belgikan gainontzeko herrialdeetako banderekin batera, eta horrek ere lorpentzat hartu dute. Goiherri taldekoak buru belarri dabiltza Euskadiko Txapelketan, zeina asteburu honetan amaituko baita 640 kiloko kategorian. Horrezaz gainera, hilaren amaieran Otamakara (Ingalaterra) joango dira. Bertako federazioak 50 urte bete ditu, eta urteurrena ospatzeko Nazioarteko Torneoa antolatu da.