Gazte txartelak Gazteentzako Argibide Bulegoan daude eskuragarri

Aikor aldizkaria 2008ko mai. 26a, 15:34
Ziur asko, zuetako asko hasita egongo zarete udako oporrak prestatzen, edo, bestela, laster hastekoak izango zarete. Txorierriko Gazteentzako Argibide Bulegoak erraztasunak eman nahi ditu prestatze lanok egiteko, eta horretarako gazte txartelak jarri ditu zuen eskura. Abantaila asko dituzten txartel horiek hauek dira: Nazioarteko ikasle txartela: ISIC txartela munduko edozein herrialdetan erabil daiteke eta baldintza bat baino ez da bete behar haren abantailez gozatzeko: ikaslea izatea. Irakasle txartela: ITIC txartela ikastetxe ofizialetan aritzen diren irakasleek eskura dezakete. Txartel hori daukanak beherapenak izan ditzake garraio, ostatu, museo, antzoki eta beste toki askotan sartzeko sarreretan. Nazioarteko gazte txartela: Go-25 txartela 26 urtetik beherako lagunentzat da eta beherapenak eta abantailak eskaintzen ditu munduko edozein tokitan. Aterpekide txartela: txartel honek ez du beherapenik eskaintzen, baina eramaileak abantailak lor ditzake planeta osoko aterpetxeetan. Txartelei buruzko informazioa Gazteentzako Argibide Bulegoan eskura dezakezue: Behargintza, Berreteaga industrialdea, 13 A. Era berean, 944536798-944536370 telefono zenbakietara dei dezakezue, edo mezua bialdu oij@e-txorierri.com helbidera.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).