Uholdeak, Txorierrin

Aikor aldizkaria 2008ko eka. 3a, 09:53
Argazkiak: Iratxe Orue
Euri-zaparrada galanta domekan bota zuena. Derion, adibidez, metro karratuko 78,9 litro ur hartu zuten. Azken 25 urteetako uholderik larrienak izan dira, eta kalterik handienak Getxon, Erandion, Trapagan, Muskizen eta Alonsotegin pairatu dituzte, besteak beste. Euritearen ondorioz, kaleak, lonjak eta garajeak urez bete ziren domekan, eta herri batzuetan argindarra barik izan ziren. Txorierrin ere uholdeak izan genituen euritea dela-eta. Iratxe Oruek Sondikan argazkiak atera, eta horiek agindu dizkigu, euriak bertan eragindako ondorioak ikus ditzagun. Argazkiok autobiaren sarreran eta herriko hainbat auzotan atera ditu. Asua ibaia euriz handitua gainezkatu zen, eta urak Ola auzoko etxe batzuk eta Sangroniz auzoko garajeak eta lonjak hartu zituen. Industriguneetako pabiloietan ere izan ziren kalteak. Era berean, errepidea moztu behar izan zuten Izarza bidean eta Txorierriko korridoreko sarbidean. Zuk ere zure herrian argazkiak egin badituzu, webgunera igo ditzakezu edo, aikortxori@aikor.com helbidera agindu.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).