Gaur goizean Osoko Bilkura berezirako deia egin dau Zamudioko Udalak. Bilkura horretan Udaleko bozeramaileen batzordeak aho batez gaitzetsi dau ETAk El Correo egunkariak Zamudion dituen instalazioen kontra domekan burututako atentatua.
“ETAk barriro erakutsi deusku ez dala kapaz ulertzeko Euskadi herri plurala dala, pentsakera, adierazpen eta informaziorako askatasuna daukanaâ€, esan dau Sorkunde Aiarza alkateak, “Euskal gizartearen ahoa sarratzen ahalegindu dira barriro, baina gure herri honek ez dau itziko hori gertatu daiten, orain arte itzi ez dauen legezâ€. Udalak alkartasun osoa adierazi deutse El Correo egunkariari eta bere langile guztiei Zamudioko herriaren izenean.
Bilkuraren ostean, kontzentrazinoa egin dabe udaletxearen aurrean. Kontzentrazinoan Juan MarÃa Atutxak, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak eta Belen Greavesek hartu dabe parte, besteak beste. Txorierriko alkateak, udal ordezkariak eta hainbat herritar be bertan izan dira.
ETAk lehergailu bat jarri eban domekan El Correo Egunkariak Zamudion duen errotatiban. Lehergailuak goizaldeko hirurak aldean egin eban eztanda, eta momentu horretan 50 langile egozan instalazioetan. Bonbak eraikinaren hormako 40 metro inguru bota zituan, baina ez zan zauririk egon. ETAk ez eban abisurik emon. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazitakoaren arabera, lehergailuak bost kilo amonal zituan.
Politika