Gaur goizean Txorierriko herri ikastetxe arteko bertso-topaketak izan dira Sondikako Kultura Etxean. Topaketa horiek amaiera eman diote ikasturteari, eta bertan bertsolaritza eskolan dabilen ehun ikasle inguruk hartu dute parte.
Klasean ikasitakoa jendaurrean erakusteko aukera izan dute ikasleek, eta klase bakoitzak bere bertso-sorta kantatu du. Horrezaz gainera, saioa eskaini dute Etxahun Lekue eta Arkaitz Estiballes bertsolariek, eta gaztetxoek kantaldia egin dute gitarra-jotzaile batek lagunduta. Tomas Ordeñanak eta Josu Landetak diploma eta oroigarri bana eman die Txorierriko herri ikastetxeetako ordezkariei Mankomunitate eta Bertsozale Elkartearen izenean. Irakasleak ere animatu dira bertsotan aritzera.
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak hamar urte daramatza bertsolaritza eskola ematen Txorierriko herri ikastetxeetan. Ekimena lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren ikasleei dago zuzenduta, eta bertsolaritza zer den gaztetxoei erakustea du helburu. Baita zaleak egitea ere.