Urtero-urtero etortzen dira umeak Saharatik Euskal Herrian uda pasatzera, “Oporrak bakean†programaren barruan. Eta Loiuko pilotalekuak beti hartzen ditu; izan ere aireportuan lurra hartu eta gero, bertan biltzen dira, hainbat herritara joan baino lehen.
Aurten, uste baino 30 ume gehiago etorri dira, eta hasiera batean ez da egon familia nahikorik guztiak hartzeko. Hala ere, antolatzaileek arazoa konpondu, eta haur guztiek izan dute norekin pasatu uda.