Helduei zein gaztetxoei zuzendutako hainbat ekitaldi egingo dira irailean Larrabetzun, Mugikortasun Iraunkorraren Astearen barruan.
Irailaren 19an jaialdia izango da 16:30etik 19:30era bitartean eskolako patioan. Bertara hurbiltzen direnek makina bat ekintzaz gozatzeko aukera edukiko dute: kart, motorrak, puzgarriak, txapa tailerrak... Hilaren 22an ludotekako gaztetxoak trafiko-polizia ibiliko dira uritik, eta zigortu edo zorionduko dituzte auto-gidariak.
Beste alde batetik, gidatze ekonomikoari buruzko ikastaroa egingo dute irailaren 27an, 10:00etatik 14:00etara, Goikolexeako txokoan. Ikastaroan gidatze ekonomikoaren abantailak azalduko dira: erregaien eta CO2 emisioen murrizketa, istripuak ekiditea eta autoari ekartzen dizkion onurak, besteak beste. Gidabaimena izatea ezinbestekoa da, eta izena ematea irailaren 12ra arte egin daiteke liburutegian, 18:00etatik 20:00etara.
Sondikan ere ospatuko dute Mugikortasun Iraunkorraren Eguna. Hori irailaren 22an egingo dute. Arratsalde osoan zehar ekintza hauek izango dituzte: bide heziketa eta ingurugiro lantegiak (17:00-19:00); jolas parkea (18:00-21:00); txirrindulari ibilaldia (19:15); eta txorizo jana (19:30).
Beste alde batetik, bike trial eta akuilu-makuilu tailerrak egongo dira Lezaman irailaren 26an, arratsaldeko 5:30etik aurrera. Bide-segurtasuneko pista ere jarriko dute. Zamudion irailaren 15etik 21era egingo dituzte ekitaldiak