Tarsik eta Marcik omenaldi beroa jaso dute Lezaman

Aikor aldizkaria 2008ko ira. 24a, 14:43

Argazkia: Joseba Apezetxea

Une hunkigarria bizi izan eben lezamarrek Andra Mari jaietan; izan be, bertako Pilota Eskolak merezitako omenaldia egin eutsen Tarsiri eta Marciri. Senar-emazteok oso harreman estua eduki dabe alkarteagaz. Jaime Uriarte Pilota Eskolako presidenteak azaldu deuskun legez, Tarsik 29 urtean eroan dau frontoiko taberna, eta horrezaz ganera, kantxa eta aldagelak mantentzea be izan dau ardura. Beste alde batetik, Marcik alkartearen zuzendaritza-batzordean hartu dau parte hainbat urtean. Aurtengo uztailean, frontoia itxi eta Calahorrara joan dira bizi izatera. “Laguntza handia jaso dogu eurengandik, eta oso behar ederra egin dabe. Omenaldia merezi ebela pentsatu genduan”. Calahorratik Lezamara. Herriko jaiak eta pilota partida aitzakiatzat erabili ebezan antolatzaileek. Frontoian bertan izan eben Tarsik eta Marcik omenaldiaren barri, eta zirrarak eragindako malkoak bota ebezan. “Beno, egia esan, guztiok bota genduzan malkoak” Egun horretan pilota partidu bi jokatu ziran eta atsedenaldian egin eben omenaldia. Pilotariek aurkezpen-paseoa egin eutseen senar-emazteei eta Alaitz Etxeandia Lezamako alkateak oroitzapenezko plaka bana emon eutsen. Era berean, alkartearen diruzainak lore sorta bat oparitu eutsan Tarsiri, eta presidenteak klubaren urrezko eta brillantezko intsignia emon eutsan Marciri. “Oso ekitaldi hunkigarria izan zan; polita, benetan”.