Joan den asteburuan Harri-zulatzaileen Binakako V. Txapelketako finala egin zuten Urnietan, eta Txorierri taldeko Iñigo Aurrekoetxeak eta Aitor de la Concepciónek txapela lortu zuten bertan. Txorierritarrek hiru urtean jarraian irabazi dute txapelketa hori. Marka hau lortu zuten Urnietan: 139,8 cm. Jaizubia taldeko mutilak bigarren postuan lotu ziren, eta 137, 9 cm-ko marka egin zuten. “Jende asko eta giro polita†egon da txapelketan, gure kirolarien esanetan.
“Ederto ulertzen diogu elkarri Aitorrek eta biokâ€, azaldu digu Iñigok. “Aurreko urteetan lortutako garaipenak errazagoak izan dira, baina aurtengoa, aldiz, oso gogorra. Lehiakideen maila antzekoa izan da eta harrien artean, desberdintasun handiaâ€. “Izugarri†kostatu zaio Txorierriko bikoteari kanporaketak gainditzea eta finalera heltzea, zamudiotarren hitzetan. Horregatik, “ez gintuzten faboritotzat hartzen. Hala ere, azkenean irabazi egin dugu eta garaipen goxoa izan da, hainbeste sufritu dugu-etaâ€.
Pozik dabiltza, beraz, Aitor eta Iñigo. Dena dela, denboraldia ez da oraindik amaitu bigarrenarentzat. Izan ere, datorren domekan Burdinezko txapelketaren azken saioa egingo da Gallartako azokan. Bigarren postuan dabil Iñigo, Serranoren atzetik eta Burdinezkoa ere etxera ekartzen saiatuko da.