Bariku gauean txanodun batzuk Lezamako tren-geltokira sartu eta likido sukoia bota zuten. Ostean su eman zioten tren-geltokiari. Erasoaren ondorioz, makina batzuk hondatu eta zerbitzuz kanpo gelditu ziren. Sutearen berri auzokideek eman zioten Ertzaintzari, eta sutea suhiltzaileek itzali zuten.
Eusko Jaurlaritzak egindako balorazioaren arabera, 40.000 euroko kalteak izan dira tren-geltokian.