Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Bizkaia Kirolak 2008 sariak banatu ditu urrian Euskalduna jauregian. Sariok pertsona fisiko eta juridikoei ematen zaizkie kirol munduan egindako ibilbideagatik edo haren alde garatutako lanagatik.
Jose Luis Orozko “Txelis†Goiherri sokatira taldeko entrenatzaileak haietako bat jaso du jolas kirolaren arloan. Izan ere, Txelisek curriculum zabala du herri kiroletan eta ahalegin handia egin du jolas kirola sustatzen. “Pozik hartu dut saria eta, egia esan, oso sorpresa handia izan da. Sokatira kirol gutxiengoduna da eta ez nuen espero halako saririk jasotzea. Saria lan egiten jarraitzeko eragingarria daâ€.
Beste saridunak hauek izan dira: Elorrieta Kirol Taldea, Mungia BHI – Mungiako Santa Maria IGE, Bizkaiko Arrantza eta Casting Federazia, Isabel Rodriguez rugby jokalaria, Javier Otxoa kirolari ezindua eta Getxoko Udala.