Testua eta argazkiak: Gorka Ercilla, Jon Ugutz Atxa, Gaizka Gaztañaga eta Aratz Astobieta
Subaru rally taldea Aretxabalaganan –Morga eta Larrabetzu artean- izan da urriaren 14tik 16ra bitartean. Auto-gidariak urrian Japonen egin den Munduko Rally Txapelketako proba prestatzen ibili dira bertako pistetan.
Peter Solberg eta Chris Atkinson Subaruko kideek ikusmin handia sortu zuten zaleen artean, eta Aretxabalaganara jendetza handia batu zen. Zaleak hainbat herrietatik etorri ziren: Bermeo, Galdakao, Ea eta Gernika, esate baterako. Gipuzkoa aldetik ere etorri zen jendea.
Hala ere, hau ez da auto-gidariek Aretxabalaganan entrenamenduak egiten dituzten lehen aldia. Citroen taldeko Sebastian Loeb zein Subarukoak iaz ere entrenatu ziren Aretxabalaganan, hango pistak eta munduko txapelketetan topatzen direnak oso antzekoak baitira. Horrezaz gainera, klimatologia ere oso antzekoa da.
Rally txapelketan erabiltzen diren autoek (WRC) 300 zaldi dituzte eta teknologia aurreratuenaz daude hornituta: lau zilindro, freno itzelak... Era berean, gasolina berezia erabiltzen dute, eta edozein lurzorutatik ibiltzeko balio dute.
Peter Solberg Subaru taldeko auto-gidaria munduko txapelduna izan da 2003. eta 2004. urteetan. Entrenamenduaren bideoak Youtube webgunean daude ikusgai. Bilatzailean “solberg subaru morgan†idatzi behar da, haiek ikusi ahal izateko.