Eguraldi ederra izan genuen eta jendea animatu egin zen. Atzo Gastronomia eta Eskulangintza Azoka izan zen Loiun, eta bertara milaka lagun hurbildu ziren. Azoka hemeretzigarren aldiz egin dute aurten eta, urtero-urtero duen arrakasta ikusita, bailarako azokarik garrantzitsuenetarikoa dela esan dezakegu zalantza barik.
Herriko eta Aransotegi enparantzan gastronomiako 50 bat postu jarri zituzten: barazkiak, gazta, kontserbak, euskal pastela... Ekoizleak pozik azaldu ziren goiz osoan zehar, oso salmenta onak egin baitzituzten. Era berean, eskulangintzako 33 postu izan ziren frontoian eta artisauak ere pozik atera ziren handik.
Beste alde batetik, hegaluze eta txakolinaren dastatzea eskaini zuten antolatzaileek.