Urriaren 4an, zapatuz, lehenengo aldiz egin zen Koadrila Eguna Zamudion. Antolatzaileek sorpresa atsegina hartu zuten, izan ere, 80 lagun bat biltzea espero zuten eta azkenean 166 zamudioztarrek egin zuten bat deialdiarekin.
Triki-poteoak hasiera eman zion festari, eta herri kirolak egin zituzten bazkaldu ostean: trontza, makilak batzea eta sokatira. Koadrilak umorez aritu ziren norgehiagoka. Iluntzean poteoarekin jarraitu zuten herriko tabernetatik, eta parranda goizaldeko ordu txikietara arte luzatu zen. Batukada Navarra taldeak girotu zuen poteoa; capoeira erakustaldia eta guzti egon zen.
Koadrila Egunean 10 koadrila inguru batu ziren Zamudion eta parte-hartzaileak 14 urtetik 57 urtera bitartekoak izan ziren. Antolatzaileak pozik dabiltza izandako arrakastarekin. “Zamudioztarrek erantzun itzela eduki dute eta oso jai herrikoia izan da. Antolatze lanetan lagun bi ibili gara, baina parte-hartzaile guztiak laguntzeko prest azaldu dira Koadrila Egunean bertanâ€. Oso ekitaldi arrakastatsua izan dela ikusita, hemendik aurrera urtero egitea erabaki dute. “Urriaren lehenengo zapatuan izango da, eta antolatze batzordean koadrila bakoitzeko ordezkaria egongo den konpromisoa hartu duguâ€.