Arrekikili euskara elkarteak Larrabetzuko Produktuen Azoka egin zuen urriaren 18an. “Eskerrak eman behar dizkiegu gure baserritarrei gure hizkuntza eta bizimodua gorde eta zabaltzen jarraitzen dutelakoâ€, aipatu zuten antolatzaileek.
Herriko 15 bat ekoizlek hartu zuten parte azokan; haien tartean, baserritarrak, eskulangileak, txakolingileak, okinak, talogileak eta erlezainak izan ziren.
Jendetza handia batu zen plazan, eta batzuk baserritarrez jantzi ziren azokaren urteurrena ospatzeko. Era berean, Larrabetzuko produktuez betetako otzara bat zozketatu zuten.
Egun osoan ekitaldi sorta zabala izan zen urian: aizkolariak; Andoni Egaña, Jone Uria eta Ekaitz Larrazabal “Katxo†bertsolariek girotutako poteoa; eta kantaldia, herriko musikariekin batera. Aurten ere kalitatearen eta jasangarritasunaren alde egin dute larrabetzuarrekâ€.
Festak