Kalitatezko txakolina ekoizten da Txorierrin eta horren lekuko hainbat azokatan lortutako sariak dira. Gernikako Azken Asteleheneko Azoka ez da salbuespena izan, eta gure txakolingileek sari guztiak ekarri dituzte etxera. Irabazleak hauek izan dira: txakolin zuria, Lezamako Erdikoetxe; txakolin beltza, Lezamako Agirre-Llona; eta txakolin gorria, Larrabetzuko Sasikoetxe.