Gabonen atarian gaude eta laster hasi beharko dugu Olentzerori zer eskatu pentsatzen. Txorierriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Euskarazko Produktuen Katalogoa prestatu du eta bertan euskaraz argitaratzen diren produkturik berrienei buruzko informazioa jarri dute denen eskura.
Katalogoa Mankomunitatean edo udaletxeetan eskura daiteke, eta Mankomunitatearen webgunera edo www.katalogoa.org helbidera ere jo daiteke hura eskatzeko.
Euskara