Aspaldi honetan osasun aldetik makal ibili ondoren, gaur goizean zendu da Mikel Laboa musikaria. Gorpua Donostiako Errekaldeko belategira eraman etab ihar goizean erraustuko dute.
Laboa euskal kantagintza berriaren musikari handienetarikoa izan da eta bere lana sakon heldu da Euskal Herriko belaunaldi guztietara, nagusi zein gazteen miramena berenganatuz. Laboak 15 lan utzi dizkigu; Lau herri kanta, Haika Mutil, Euskal Kanta Berria, Lekeitiokoak eta Xoriek, euren tartean. Era berean, Ez Dok Amairu proiektuan hartu zuen parte hainbat euskal artistarekin batera.