Derioko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu zuen duela aste batzuk UNICEF elkartearekin. Hitzarmena “Derio bihotzez beteriko Eguberria†kanpainaren barruan dago eta ardatz nagusi bi ditu. Alde batetik, Udalak 400 trapuzko panpina erosi eta salgai jarri zituen herriko komertzioetan sei eurotan. Panpinak “Karmele Derio†du izena eta hiru egunean agortu zen. Era berean, Alicia Rueda, Marta Teran eta Isabel Hormaechea diseinatzaileek eta Cercle moda enpresak jantzia egin diete panpinetariko lauri. Panpinok 150 eurotan jarri dira salgai eta dagoeneko hiru saldu dira. Laurak herritarrentzako arreta bulegoan daude ikusgai eta oraindik saldu barik dagoena www.deriokoudala.net webgunearen bidez eros daiteke. Panpina bakoitzarekin batera ipuin labur bat banatu da. Ipuin horrek baliabide-eskasia duten umeen egoera etxeko txikienei ezagutzera ematea du helburu.
Batutako dirua UNICEF elkarteari emango zaio, hainbat herrialdetan martxan jarritako programetan erabil dezan.